Ludotekako ikasturtea amaitzear da eta horregatik, aste honetan ekintza bereziak izan dituzte haurrek.
Asteartean, hondartzara joan ziren eta asteazkenean, Miracampos hipikara egin zuten txangoa.
Bertan guraso eta haurrek primerako arratsaldea igaro zuten. Bertan dituzten ahuntzei eta beste animaliei janaria eman zieten, jolasak egin zituzten eta noski, zaldian ibili ziren. Aurretik hau zaintzen ikasi zuten: garbitzen, janaria ematen...