Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loidi Barren eremuko Adarra kalean egingo diren 100 etxebizitza babestuen zozketaren prozedura ekainaren 6an onartu zuen Udalbatzarrak. Etxebizitza erregistroan izena eman duten herritarrek promozio honetan sartzeko aukera dute. Oraindik izena eman ez dutenek, ekainaren 28ra arte dute eskaera egiteko epea zabalik.