Urtero legez, Ttakun kultur elkarteak San Pedro jaietako lehenengo egunerako, ekainaren 29rako, zikiro afaria antolatu du.
Afaria Sorgin Jaien gunean izango da iluntzeko 21:00etan. Txartelak astelehenean, ekainaren 20an, jarriko dira salgai Ttakunen eta Jalgin 20 euroren truke.