DYA Gipuzkoak bi asteko sorosle eta lehen sorospen ikastaroa eskainiko du Usurbilgo Zaharren egoitzan, gure Pakea elkartean.Uztailaren 4tik 15rako iraupena izango du astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Biztanlego osoari irekia dagoen ikastaroa da eta ez da beharrezkoa aurrez inolako ezagupenik izatea.
Egunerokotasunean gerta litezkeen arazoei aurre egiteko baliabideak irakatsiko zaizkie ikasleei. Ezagupen arruntak baina era berean baliagarriak izango dira, adibidez bihotz eta biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak eta abar.
Gainera ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle-Titulua eskuratzeko aukera izango du.
Matrikularen kostea 100 eurotakoa da eta ikasle kopurua mugatua da ikastaroaren kalitatea bermatzearren. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943 464 622 telefonora deitu daiteke.