Igandean, ekainaren 19an, Kuadrillategi eta Gazte Klubeko kideek Arcachoneko ur-parkera egingo dute irteera.
Goizeko 08:30an irtengo dira hiru autobus Hipodromoko zubitik. Arduradunek garaiz ibiltzeko eskatzen diete gaztetxoei.
Honetaz gain, gaztetxoek txangora eraman behar dituzten gauzak: bazkaria, merienda, txankletak, bainu jantzia, eskuoihala, krema eta osasun txartel europarra direla gogorarazten dute antolatzaileek.
Itzulera, arratsaldeko 20:30etan izango da gutxi gorabehera eta gurasoei jakinarazten zaie goizean autobusa hartu duten leku berdinean jaso beharko dituztela haurrak. •