San Pedro jaien atariko musikala bihar

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 17a

Ikasturte amaiera dugu eta herriko elkarteek urtean zehar prestatu dituzten ekitaldiak erakusteko txanda da.
Bihar, 19:30ean, Ama Brigitarren komentuan, Alboka abesbatzak antolatutako kontzertua izango dugu.
Lasarte-Oriako abesbatzak bi zati izango ditu.
Lehengoan, abesbatzaren harrobia den Alboka-txiki eta Donostiako Mariaren Lagundiako Txepetxa haur abesbatza izango dira.
Hauek doinu herrikoiak eta nazioartekoak eskainiko dituzte, hala nola, Gaztelugatxe edo Io sono un bambino doinu italiarra.
Bigarren zatian, Lasarte-Oriako abesbatzak eliz abestiak eta kantu herrikoiak, zein nazioartekoak abestuko ditu, besteak beste, Ennio Morriconeren Gabriel’s Oboe, Biebl-en Ave Maria edo herrikoiak diren Maitia nun zira eta Brodatzen ari nintzen.
San Pedro jaietako aurrekari ederra benetan. Horregatik, Alboka abesbatzak gonbidapena egin die herritarrei kontzertura hurbildu eta gozatzera.