Udabe eta Erkizia Herriko squash txapelketako finalean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 17a

Hogei jokalarik hasi zuten XXIII. Squash txapelketa herrikoia baina bi dira bihar, 17:00etatik aurrera, kiroldegiko squash pistetan finala jokatuko dutenak, Alberto Udabe eta Agustin Erkizia.
Bi jokalari hauen sailkapena ez da harritzekoa. Izan ere, hirugarren urtea da, bi jokalari hauen arteko norgehiagokaz gozatu daitekeena.
Maiatza bukaeran sartu zen squah txapelketa bigarren fasean.
Geroztik, sei jokalari egon dira finaleko txartelaren bila: Alberto Udabe, Oswal Cañedo, Quinin Calvo, Agustin Erkizia, Iker Cañedo eta Jon Linazisoro.
Ligaska moduan jokatu duten fase hau eta azken partida asteazkenean jokatu zen.
Fase honetako sailkapeneko bi lehenengoek lortu dute finalean egotea; hurrengo biek, aldiz, Quinin Calvok eta Oswal Cañedok txapelketako brontzezko postua eskuratzeko aukerak dituzte.

Kontsolazioa

Postu hori, final handiaren aurretik, erabakiko da.
Izan ere, 16:00etatik aurrera, bi partida ikusteko aukera egongo da. Aipatutako 3. postua egongo da jokoan eta bestean, Kontsolazio faseko garailea erabakiko da.
Hamalau jokalarik jokatu dute kontsolazio fasea hau. Kanporaketa sistemaren bidez, bi izan dira finalera iritsi direnak: Michel Zugasti eta Xabier Linazisoro.

Igerilekua itxia

Bestalde igeriketa txapelketa dela eta, larunbat goizean udaleko igerilekua itxia egongo da erabiltzaileentzako. Udal kirol instalazioko abonatuek Andoaingo (943 300 147) eta Usurbilgo (943 373 498) igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute.