18_Udaberentzat squasheko txapela

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 18a

Larunbat arratsaldean jokatu zen kiroldegian herriko XXIII. Squasheko Txapelketa sozialaren finala. Berriro ere, azken bi urteetan bezala, bikote berberak zuen jokoan txapela, Agustin Erkizia oriotarrak eta Alberto Udabe usurbildarrak.
Finala oso borrokatua eta bizia izan zen, azkenean bost set-ak jokatu behar izan zituzten. Lehenengoa 13-15 irabazi zuen Erkiziak, bigarrena 15-12 Udabek, hirugarrena ere Erkiziak 15-6 eta laugarrena 15-7 Udabek eraman zuen.
Azkeneko set-a berriz, Erkiziaren alde zihoan, baina azken momentuan Udabek buelta eman zion partidari eta finala irabazi zuen 3-2ko emaitzarekin.
Oso gogor eta bizi aritu ziren final osoan zehar, pilota ere aldatu behar izan zuten azkenean lehertu egin zelako.

Beste finalak
Larunbatean bertan, final nagusiaz gain, beste bi final ere jokatu ziren, kontsolaziokoa eta hirugarren eta laugarren postuak.
Kontsolazioko partida ere nahiko luze jo zuen, ordubete inguru egon ziren Mitxel Zugasti eta Xabier Linazisoro. Hauek ere bost set-ak jokatu behar izan zituzten. Mitxel Zugastik irabazi zuen 3-2ko emaitzarekin.
Hirugarren postua berriz, Oswal Cañedorentzat izan zen, baina partida hau ez zen jokatu, Kinin Calvo ez baitzen azaldu. Hala ere, renuntzia ez zuenez egin, Kinin bera geratu zen laugarren postuan.
Finalek amaieran, Pablo Barrio alkateak eta Alaitz Mendizabal zinegotziak eman zizkieten sariak aipatutako finalak jokatu zuten partaide guztiei.