XXII. Igeriketa Lasarte Saria jokatu zen larunbat goizean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 19a

Lasarte-Oriako kiroldegiko igerilekuan Buruntzaldea Igeriketa Kirol taldeak antolatuta XXII. Lasarte Saria jokatu zen larunbata goizean.
Honetan, Buruntzaldea taldeko kideek Hernani KE eta Nafarroako Lagunak-Barañain taldeko igerilariak izan zituzten aurrez aurre proba desberdinetan.
Aipatzekoa da lehiaketa honetan Buruntzaldea IKT-ko herriko igerilariak ondo ibili zirela, beraien kategorian lehenengo postua lortu zuten honakoek: Haitz Mitxelenak, Mikel Arribillagak, Ainara Garciak, Naroa Goikoetxeak, Iñigo Ibarburuk eta Mikel Esnalek.
Taldeka ere, lehenengo postua lortu zuten 10x50 estilo libre mistoan.
Jarraian, hiru taldeak giro onean Aginaga Sagardotegian bildu ziren indarra berreskuratzeko. Bazkalondoan, sari banaketa egin zen.