Kurtsoari amaiera emateko LOKEko gimnasia erritmikoko atalak erakustaldia izan zuen atzo kiroldegian.
Bertan, 2010-2011n taldean egon diren maila desberdinetako gimnastak hartu zuten parte.
Ikuskizun ederra eskaini zioten bertaratu zen publiko zabalari.
Hasieran denak batera aritu ziren ariketak egiten, aurkezpen gisa. Ondoren, taldeka hasi ziren esku libreekin zein elementuekin eta gero bakarka ere aritu ziren. Zinta, soka, baloiak, mazak zein uztaiekin eginiko lanak ikusi ziren.
Ekainaren 11n Durangon ospatuta zen Euskal Ligako jardunaldian emaitza onak eskuratu zituzten LOKEko gimnasia erritmikoko neskek.
Aipatzekoa da Aizpea Arroyok eskuratu zituen bi dominak.
Lasarte-Oriako gazteak bigarren postua eskuratu zuen uztai lanean eta era berean, hirugarren geratu zen sokarekin egin zuen lanari esker.