San Pedrotako Danborrada eta Buruntz-Azpi Elkartearen eskaera

Txintxarri 2011ko ekainaren 20a

Ohartarazi nahi dugu, elkarte honetako berrogeita hamargarren urteurrena dela eta, San Pedro jaietako danborradako batzordeari aurtengo danborrada Basaundi Bailarako plazatik atera dadila eskatu diogula. Hainbat eskutitz eta azken bilera baten ondoren, erantzun digute, ez daudela prest gure eskaera onartzeko ondorengo arrazoiengatik:
- Beste eskaera batzuen aurrean irizpideak aldatu ez izana.
- Afaltzen duten lekutik urrun geratzen zaiela.
- San Pedro jaietako danborrada "herrian" dela.
Hain argudio pobreen aurrean, eta kontutan izanik urte askotan zehar danborrada honen laguntzaileak izan garela, iritzi publikoari gure desadostasuna adierazi nahi diogu; eta gaur da eguna, gastronomia elkarte bezala, danborrada batzordeak erabili egin gaituela sentitzen duguna.
Era berean adiera nahi dugu, guretzat, Basaundi Bailara ere Lasarte-Oria herriaren parte dela eta uste dugula, elkartearen berrogeita hamargarren urteurrena aukera ona dela auzo guztiek San Pedro jaietako danborradaz goza dezaten.
Beraz, elkarte bakoitzak erabakiko du hartu beharreko jarrera, baina guk, Buruntz-Azpi elkarte bezala, urteroko asanbladan, bazkideei danborrada horretan parte hartzen ez jarraitzeko eskatuko diegu.
Bide batez jakinarazi, danborradan parte hartzen duten beste elkarte gastronomietako zuzendaritzari helarazi diegula gutun hau, gure iritzia jakin dezaten.

Buruntz-Azpi Elkarteko Zuzendaritza