Urtero legez, Ttakun kultur elkarteak Udalaren laguntzaz San Pedro jaietako bertso saioa antolatzen du.
Aurten Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Jon Maia, Ane Labaka eta Unai Muñoa bertsolariak izango dira San Pedro egunean, ekainaren 29an, 22:30etik aurrera haien kantuekin jendea gozaraziko dutenak.
Txartelak hurrengo astean, ekainaren 27an, jarriko dira salgai Manuel Lekuona kultur etxean. Sarrerak 5 euro balio ditu.