Euskal Asteari hasiera eman dio Sasoeta-Zumaburu ikastetxeak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 20a

Larunbatean ikasturte amaierako jaialdia izan zuten Sasoetako eraikinean eta gaurtik ostegunera arte, Euskal Astea ospatuko dute azken urteetan bezala.
Jaialdian jolasak, dantzak Kanpanolue Martxan ikuskizuna, puzgarriak, karaokea, hamaiketakoa... denetarik izan zuten eta gaurtik aurrera gehiago izango dute.
Hainbat txango egingo dituzte hiru egun hauetan: Tren txikiko ibilbidea, Santa Barbarara, mini golfera, Gamarrara... Bertsolaritza landuko dute eta ipuin kontalariak ere izango dituzte.
Modu bikaina beraz ikasturtea amaitzeko, ederki gozatuko dute haur eta gurasoek.