Ikasturtea amaitzear dagoela, Lasarte-Oriako Udal Musikako ikasleek bihar, ekainaren 21ean eta etzi, ekainaren 22rako kontzertuak prestatu dituzte. Bi kontzertuak arratsaldeko 19:00etan izango dira kultur etxean.
Biharko kontzertuan, Musika Eskolako ikasleez gain Iñaki Landa dantza irakaslearen ikasleek ere hartuko dute parte.
Bertan, tronpetek, trikitixek, bibolinek, txistuek, gitarrek eta flautek prestatutako kantak eskainiko dizkigute.
Emanaldiari amaiera emateko taldean prestatutako Potpourria ere entzun ahal izango da.
Diplomak eta pianojoleak
Etziko kontzertuan aldiz, ikasturte honetan maila gainditu duten ikasleei dagokien Diploma banatuko zaie eta ondoren, eskolako talde desberdinen eta pianojoleen txanda iritsiko da.
Bi kontzertu hauekin, 2010-2011 ikasturteari amaiera emango diote Lasarte-Oriako Udal Musika eskolatik. Herritar guztiek bi emanaldi hauetara gonbidatu nahi dituzte Musika Eskola kideek. Gogoratu, bihar eta etzi 19:00etan.