Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian, kontzertu berezia egon zen ostiral iluntzean, herriko Jokin Goenaga akordeoi joleak eskaini zuena.
XpressionK elkarteak Udalaren laguntzaz antolatzen dituen ostiraleko emanaldietan, akordeoiaren txanda izan zen.
Jokin Goenagak berak sortutako abestiak eskaini zizkien bertaratutakoei, eta sentimendu handiz, barru barrutik aritu zen jotzen eta ederki gozatu zuten kafetegira hurbildu ziren herritarrek.