Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du gaur

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 21a

Ikasturtea amaitzear dagoela, Lasarte-Oriako Udal Musikako ikasleek gaur eta bihar kontzertuak prestatu dituzte. Bi kontzertuak arratsaldeko 19:00etan izango dira kultur etxean.
Gaurko kontzertuan, Musika Eskolako ikasleez gain Iñaki Landa dantza irakaslearen ikasleek ere hartuko dute parte.
Bertan, tronpetek, trikitixek, bibolinek, txistuek, gitarrek eta flautek prestatutako kantak eskainiko dituzte.
Emanaldiari amaiera emateko taldean prestatutako Potpourria ere entzun ahal izango da.

Diplomak eta pianojoleak

Biharko kontzertuan berriz, ikasturte honetan maila gainditu duten ikasleei dagokien Diploma banatuko zaie eta ondoren, eskolako talde desberdinen eta pianojoleen txanda iritsiko da.
Bi kontzertu hauekin, 2010-2011 ikasturteari amaiera emango diote Lasarte-Oriako Udal Musika eskolatik. Herritar guztiek bi emanaldi hauetara gonbidatu nahi dituzte Musika Eskola kideek.