Euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekintza dituzte. Lehengo ostiralean, ekainaren 17an hasi eta ostegunean amaituko dute.
Gauzak honela, Esazu irratiko lagunek irratsaio berezia egin zuten ostiralean.
Larunbatean haur, zein gurasoek primeran gozatu zuten jaialdian eta maila desberdinek izan dituzten irteeratan ere oso pozik ibili dira, hala nola, tren txikiko bidea egin zuten, Zubietara joan edo Santa Barbarara igo ziren.
Handietaz ikasten
Baina, ez dira horiek bakarrik izan aste honetan egin dituzten ekimenak.
Besteak beste, asteartean, ikastetxeko handienek, DBHko gaztetxoek bertso saioa eskaini zieten LH3 eta LH4 mailako ikasleei.
Eta HH5 eta LH1 mailakohaurrek talde desberdinetan DBHko ikasleek kontatutako ipuinak entzun zituzten, Bermengo musikariak edo Jostuntxo ausarta, esate baterako.