San Joan Sua Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 24a

San Joan eguna dugu gaur. Bart Okendo plaza berrian sua piztu zen.
Baina sua piztu baino lehen, Erketz EDT-ko lagunek San Joan zortzikoa dantzatu zuten udaletxe parean.
Eta Udalbatza berriarekin batera, Okendo plazarako bidea egin zuten herriko dantzariek. Plaza bete zuten lasarteoriatarrek Pablo Barrio alkateak sua noiz piztuko zain zeuden bitartean, dantzariek agurra eta soka-dantza dantzatu zuten.
Era berean, San Joan sua erre zen bitartean, kalejira, fandangoa eta arin-arina dantzatu ziren honen inguruan.