Euskaraz ongi pasatzeko astea

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 24a

Ikasturte amaiera iritsi da, San Joan Sua atzo izan zen eta ikasleak dagoeneko oporretan daude.
Hala baina, egun hauetan ikastola gehienetan azterketen emaitzen zain egon dira gazteak, Zumaburu-Sasoeta ikastetxeko gazte eta haurrek, berriz, Euskal Astea ospatu dute.
Euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekintza burutu dituzte, lehengo ostiraletik, ekainaren 17tik ostegunera.
Esazu irratiko lagunek irratsaio berezia egin zuten ostiralean.
Larunbatean haur, zein gurasoek primeran gozatu zuten jaialdian eta maila desberdinek izan dituzten irteeratan ere oso pozik ibili dira, hala nola, tren txikiko bidea egin zuten, Zubietara joan edo Santa Barbarara igo ziren.

Handietaz ikasten

Baina, ez dira horiek bakarrik izan aste honetan egin dituzten ekimenak.
Besteak beste, asteartean, ikastetxeko handienek, LH5eko gaztetxoek bertso saioa eskaini zieten LH3 eta LH4 mailako ikasleei.
Eta jarraian, HH5 eta LH1 mailako haurrek talde desberdinetan ikasle zaharrenek kontatutako ipuinak entzun zituzten, Bermengo musikariak edo Jostuntxo ausarta, esate baterako.
Honetaz gain, asteazkenean, ikastetxeko txikiek jolasak izan zituzten.
Gauzak honela, 2010-2011 ikasturte amaitu da eta ikastetxe, zein ikastoletako gelak irailera arte hutsik egongo dira.