Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako IV. Maketa lehiaketako irabazlea Gironako Comet Blue taldea izan da eta Lasarte-Oriako saria, aldiz, Flashback taldeak eskuratu du. Saria San Pedro jaietan emango zaie, ekainaren 30ean, 23:30etatik eskainiko duten kontzertuan. Gainera, Gironako taldea ezin denez etorri eta bertan egon, Flashback izango da talde abiatzailea Reincidentes-en kontzertuan.
Herrian musika talde ugari daude gaur egun eta guztiek bere lekua lortu nahi dute musika munduan. Hau lortzeko moduetako bat, maketa lehiaketatan parte hartzea da. Lasarte-Orain, 4. urtea da maketa lehiaketa egiten dena eta aurten Flashback taldea izan da Lasarte-Oriako saria eskuratu duena. Eneko eta Aitor taldeko kideekin bildu gara Flashback taldeari buruz gehiago jakiteko.