24_Esfortzuari saria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 24a

Biyak Bat elkarteak aste hauetan zehar bere egoitzan antolatu dituen mahai eta mugimendu jokoen txapelketetako sari banaketa egin zuen atzo arratsaldean.
Bertan, erretiratuen elkarteko zuzendaritzarekin batera, Pablo Barrio alkatea eta Tasio Arrizabalaga zinegotzia egon ziren sariak ematen.
Ostean, elkarteko egoitzean zeudenek txiste eta olerki saio aparta entzun zuten.