25_Maialen Chourraut Espainiako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 25a

Maialen Chourraut palistak, berriro ere Espainiako Slalom txapelketa eskuratu du eta honela, senior mailako hamargarren Estatuko titulua ekarri du Lasarte-Oriara.
Honetaz gain, L’Argentiere-n, Frantzian, antolatu zen Munduko kopako bigarren proban ere domina lortu zuen Chourrautek. Munduko palista onenei aurre eginez, zilarrezko postua lortu zuen bertan.

Ekainaren 25ean eta 26an jokatu zen Espainiako Slalom txapelketa Maialenek ongi ezagutzen duen La Seu d’Urgell-eko kanalean.
Lasarte-Oriako gazteak ez zuen huts egin eta nagusitasun handiz irabazi zuen K-1 mailako proba.
Atletico San Sebastian taldeko herritarrak ez zuen arazorik izan.
Erabakiorrak ziren jaitsieretan denbora onena egin zuen. Finalean, 1:35:48 markarekin, bigarrenari Kataluniako Marta Martinezi bi segundu eta erdiko errenta atera zion.
Zilarrezkoa Frantzian
Era berean, uztailaren 1tik 3ra Frantziako L’Argentiere-la-Bessée herrixkako kanalean egin zen Slalon Olinpikoko Munduko Kopako bigarren proba.
Herriko palistak sailkapenean jaitsiera ona egin zuen eta denbora onenarekin, 118,92, lortu zuen finalerako txartela.
Finalean, lehia handia egon zen. Maialenek egindako 119,59-ko markak ez zuen urrezko domina irabazteko balio izan. Jana Dukatova eslovakiarrak hartu zion aurre, 118,32 denborarekin. Maialenek hirugarren postua bereganatu zuen.