25_Elisabet Arroyo Espainiako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 25a

Ekainaren 25ean Donostiako Etxadi eta Mons kiroldegietan Espainiako Pertsona Gorren arteko III Padel Txapelketa jokatu zen. Honetan, Gipuzkoako Gorren kirol elkartean dauden Lasarteko Elisabet Arroyo Usabiaga, argazkian eskubikoa, eta Zarautzko Miriam Argote jokalariak izan ziren garaile.