Emanaldia agurrarekin hasi zuten, ikusleei eskainitako agurrarekin. Dantza ugari eskaini zituzten bai haurrek baita helduek ere: txakoli, xuletino, zapatai, Arratiako jotak, Lapurdiko inauteria... Musikoek ere pieza eder bat eskaini zuten, beraiek bakarrik.
Erketzekin batera, oholtza gainera Kukukako gaztetxoenak eta Erketz Taldearen Dantzaren Lagunak eta hainbat taldekide ohi aritu ziren dantzan. Jende asko bildu zen ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldia ikustera.