DJ tailerra, graffiti inprobisatuak, break dance... Ekintza ugarietan parte hartzeko parada izan zuten atzo lasarteoriatar gaztetxoak. Kale hezitzaileak arratsalde borobila prestatu zuten Andatza plazan. Jolas ugari egon baziren ere, azkenean iturriko urak eta urezko globoen guda izan zuten arrakasta gehien. Tenperatura altuak jasan genituen atzo. Hauei aurre egin ahal izateko ur jolasetan aritzea baino ez zitzaien geratu antolatzaileei eta horregatik jolas batzuk inprobisatu behar izan zituzten.
Arratsaldeko 16:00etan hasi ziren jolasak. Hasieran jende gutxi bildu zen, baina denborak aurrera egin eta ume gehiago ikusi ziren prestatutako jolasetan parte hartzeko prest.
Oporraldiko lehenengo arratsalde hauetan aspertzeko astirik gabe azaltzen zaie gure herriko gazteei.