Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldia lagun ez badute izan ere, Sorgin Jaikoek txupina bota dute arratsaldeko 18:00etan. Aurten pregoia Sorgin Dantzako dantzariek irakurri dute eta gero bai oholtza gainekoek, baita ikusleek ere Sorgin Dantza dantzatu dute. Ondoren errausketaren aurkako flash mob-a dantzatu dute. 20:00ak aldera triki bertso poteoa izango da eta gauean Arramazka, Makulu Ken eta Trikihots taldeen kontzertuak izango dira.