29_Hasi dira San Pedroak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 29a

Goizeko 11:00etan bota dute txupina udaletxe berriko balkoitik. Jende ugari bildu da Okendo plaza berrituan txupina botatzen ikusteko. San Pedro Jaiak 2011 larunbatera arte izango dira eta aspertzeko betarik ez da izango, ekitaldi ugari baitaude antolatuta.