Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1610. urtean eraiki bazen ere, Goiegi baserria ez zen Juan Mari Arsuagak eta Joxepa Anttoni Lizasok hartu zuten arte ezaguna egin. Bi hauek egungo jabeen aitaren aldeko aiton-amonak ziren. Goiegi jatetxean lan egingo zuten belaunaldiei eurak emango zieten paso. Asko aldatu da lau mende hauetan Goiegi baserria. 1965.ean sute batek baserriko zati bat, dolarea eta jangela zegoen tokia suntsitu zituen eta ez zen 1986 arte berriro zati hori berreraiki. Urte honetan egungo itxura hartu eta ezagutzen dugun horretan bilakatu zen.
Urte ugari pasa dira Goiegi baserria eraiki eta Lasarte-Orian agerraldia egin zuenetik. 1610. urtea izan zen hura, hala ere Juan Mari Arsuagak eta Joxepa Anttoni Lizasok erosi zuten arte ez zen ezaguna egin. Juan Mari eta Joxepa Anttoni egungo jabeen aitaren aldeko aiton-amonak izan ziren. Goiegin bertan, bere semea, Jose Arsuaga, jaio zen. Ondoren Jose, Maria Luisa Tapiarekin ezkondu zen eta 6 seme-alaba eduki zituzten, egungo jabeak eta Goiegiko bigarren generazioa. Egun lanean hirugarren generazioa dago.