Matxain eta Iglesias arrantzan irabazle

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 7a

Buruntz-Azpi elkarteak bere 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatzen ari da. Maiatzean arrantzako bi lehiaketa egin zituen Leizaran ibaian, bata zizare-arrantza eta bestea arrantzaldi arinekoa.
Zizare-arrantzan Jose Antonio Matxain izan zen garailea eta bigarren postua, Antonio Dominguezek eskuratu zuen; arrantzaldi arineko txapelduna, berriz, David Iglesias izan zen eta zilarrezko postua Jose Antonio Martxainek lortu zuen.