Tenis txapelketa azken txanpan sartu da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 9a

Lasarte-Oriako Tenis Txapelketa jokatzen ari da Michelingo Kirol gunean.
Uztailaren 1ean hasi zen lehiaketa honetan, 32 jokalari izan dira lehengo fasean jokatu dutenak, herritarrak, zein eremuko jokalariak.
Egunero lau partida ikusteko aukera egon da teniseko pistetan. Lehenengo faseko norgehiagokak, zein bigarren faseko partidak izan ziren lehengo astean.

Finalerako bidea

Aste honetan zehar, finalerako bidea hartuko du txapelketak. Astelehenean final laurdenak hasi eta ostiralean amaituko da txapelketa, final handiarekin.
Hala ere, astelehenean bigarren faseko Alberto Gil eta Ivan Jimenezen arteko norgehiagoka jokatuko litzateke ere. Buruz buruko hau asteazkenean hasi zen baina lehenengo setean partida jokatzeari utzi behar izan zioten.
Gauzak honela, txapelketako antolatzaileek teniseko eremura hurbildu eta kirol honetaz gozatzeko gonbita egiten diete herritarrei.