09_Irati Larrañaga atleta Espainiako txapelketako jauzi hirukoitzeko finalean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 9a

LOKEko Irati Larrañaga eta Gaizka Ormazabal atletak lehengo asteburuan, uztailak 9 eta 10ean, junior mailako Espainiako txapelketan lehiatu ziren Xativan.
Irati Larrañagak jauzi hirukoitzeko proban parte hartu zuen eta finalera iritsi zen.
Probako lehenengo jauzian 10,94 metro egin zituen atleta gazteak, bigarrenean huts egin eta hirugarren saiakeran lortu zuen finalerako sailkapena, 11,41metroko jauziaren. Marka hori mantendu zuen finaleko txandan. Iratik zituen hiru saiakeretatik bitan huts egin zuen eta bestean 11,14 metro egin zituen. Azkenean, Larrañagak zortzigarren postua eskuratu zuen finalean.
Gaizka Ormazabalek aldiz, 400 metro hesi proban egin zuen lasterka. Sailkapenean bere txandako 5. postuan amaitu zuen 57,11 segunduko markarekin.