Asteburuan, Alemaniako Markleeberg herrian Munduko kopako hirugarren proba antolatu zen. Honetan epaileen erabaki polemikoaren ostean, Lasarte-Oriako gazteak brontzezko domina eskuratu zuen.
Lehiaketa
Maialenek kanporaketetan hamargarren marka egin zuen eta finalerako txartela, zortzigarren postuarekin lortu zuen.
Hala baina, finaleko jaitsieran sailkapeneko bigarren postua lortu zuen, 115,21 denborarekin eta 21. atea ukitu ostean.
Epaileen erabakia
Tamalez epaileek lehiaketa amaitu eta hogei minutura sailkapenean aldaketa bat egin zuten. Korinna Kuhne munduko txapeldunari akats bat kendu eta bigarren postuan jarri zuten, 114,37ko markarekin. Maialen hirugarren postuarekin geratu zen.