Ostegunean, eta San Fermin egunarekin bat etorriz, entzierro berezia egin zuten etxeko txikienek. Lehenengo San Fermini abestu zioten egunkaria eskutan zutelarik eta ostean, korrika egiteko momentua iritsi zen. Txupinarekin batera Okendo plazan zezenak agertu ziren.
Ur jolasekin busti blai
Baina hau ez zen izan aste honetan burututako ekintza berezi bakarra. Ostiralean, eta tenperatura altuekin bat eginez Atsobakarreko parkera egin zuten txokotako haurrek. Bertan urarekin jolasean ibili eta blai eginda bukatu zuten.
Rokodromoa probatzen
Kirola egiteko parada ere badago txokoetan, gainera ohiko kiroletaz gain berriak probatzeko aukera dute. Aurten rokodromo berria aprobetxatuz, eskalada praktikatzeko aukera ederra izan zuten gaztetxo hauek. Kontent ikusi genituen gora eta behera.