Polemika sortzeko asmorik gabe eta dugun eskubidea kontuan izanik, Txintxarri eta DVn argitaratu den idatziari erantzunez eta iritzi publikoari ezagutzera emateko asmoz, Lasarte-Oriako Danborradako Batzordeak martxoaren 24an Buruntz-Azpi elkartera bidalitako idatzian esandakoari eusten diogula jakinarazten dugu. Honetan, elkarteak egindako gonbidapena eskertuaz, danborrada elkarte horretatik ateratzeari ezetza eman genion. Herriko elkarte eta erakundeekin aurrekari bat ez sortzea da asmoa eta elkarteen urteurrenetan bakarrik jotzeko ekimenari jarraipena emateko, esate baterako, Intza, Lasartearra edo Saustatxo elkarteekin egin zen bezala.
Zentzu honetan azpimarratu nahi dugu, Batzorde honek danborrada irailean elkartea dagoen auzoan bakarrik ateratzeko eskaintza egin zien, baina arduradunek ezezkoa eman zuten.
Eragin ez dugun egoera honek atsekabetzen gaitu. Esan ez diren adierazpenen salaketa estaliak samintzen gaitu, egoera nahasten saiatzen direlako eta ez dutelako, aldi oro, egoerak eskatzen duen mailan jokatu duen eta jokatuko duen danborradaren izaera adierazten. Era berean, danborradako kide izan diren, diren eta ziurrenik izango diren bazkideak, 50 urteko historia eta gure herrian errotua dagoen Buruntz-Azpi elkartearen ibilbidea bikainaren izaera ere ez dute adierazten.
Azkenik, gaiari amaiera emateko asmoarekin, gure proposamena errepikatzea, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko data egokia jartzea, besterik ez dugu.
Erredakzioan itzulia
Lasarte-Oriako Danborradako Batzordea