Aurtengo San Pedro jaietan Beltzak Errugbi taldeak antolatutako zozketen emaitzak hauek dira: ekainaren 28an, mariskoa eta haragiak, 3665 zenbakia; ekainaren 29an, Txitxarro sagardotegian lau lagunentzako afaria, 7165; ekainaren 30ean, Arzak jatetxean bi lagunentzako afaria, 4016 zenbakia eta uztailaren 1ean, Costa Vasca hotelean afaria eta Spa zirkuitua, 5760 zenbakia.
Harremanetan jartzeko telefonoa txarteletan dago, bestela bidali mezu bat beltzakrugby@gmail.com helbidera.
Gogoratu errugbi eskolan izena emateko epea irekita dagoela, horretarako Ostadarretik pasa zaitezkete edo aurreko helbide elektronikora mezu bat bidali.