Xirimiri elkarteak erasoa jasan zuen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 11

Xirimiri elkarteak, uztailaren 3ko goizaldean elkartean jasotako gertaera salatu nahi izan du.
Elkartetik arduradunek adierazi dutenez, ezezagun batzuk hondakinez betetako zabor poltsa haundi bat hustu eta elkartearen atarian sua eman zioten elkarteko kide bat barruan zelarik.
Horregatik, Xirimiri elkarteak gogor salatu nahi du elkartearen aurka gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeran onartezina den ekintza tamalgarri hau.
Era berean, lasarteoriatarrei adierazi nahi diete, “horrelako ekintzek ez dutela Xirimiriren lana oztopatuko eta herritarrekin herriaren alde lanean jarraituko dugula”.