Datorren larunbatean, uztailaren 16an, Karmengo Amaren eguna da eta Oriatarrak eguna ospatzeko prestatzen ari dira dagoeneko.
Urtero legez, hainbat ekitaldi prestatu dituzte eta herriko lagunei, zein auzoko bizilagunei gonbita egiten diete ospakizunetan parte hartu dezaten.
Goizeko 10:00etan trikitalariek alaituko dituzte kaleak, Solano musika eskolako trikitixa ikasleak arduratuko dira.
Eguerdiko 12:00etan auzoko Karmengo Amaren kaperan meza egingo da eta Juan Luis Muruak zuzenduko du meza, Xabier Andonegi eta Ramon Uribeetxeberriaren laguntzaz.
Pilar Catalina sopranoak parte hartuko du hainbat doinu abestuz eta Amaia Dorronsorok organoa jotzen lagunduko dio.
Mezaren ondoren Plazido Mugika plazara hurbiltzen diren guztiei lunch bat eskainiko zaie.