Parodiarako aktoreak behar dira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 11

Santa Ana parodiako antolaketa batzordea uztailaren 26ko emanaldia prestatzen hasi da dagoeneko.
Horregatik, honetan parte-hartu nahi duen orok; aktore moduan (testuarekin edo gabe), atrezzoan, dekorazioan edo/eta jantziekin lagundu nahi duenak, Ttakuneko bulegora (Geltoki kalea 4) hurbildu, 943 371 448 telefonora deitu edo mezu bat bidali dezake kultura@ttakun.com helbidera.
Entseguak Manuel Lekuona kultur etxean izango dira uztailaren 18tik 22ra, 19:00etatik 21:00etara.