Lehenik eta behin, alkatetzak Gobernu lokala osatuko duten kideen berri eman zuen: Bilduko bost zinegotziak. Jarraian, alkateordeen izendapena ere jakinarazi zuten. Nerea Sanchez izango da titularra.
Era berean, udalbatzarreko talde politikoek haien ordekari eta bozeramaileen berri eman zuten.
Batzordeen buruak
Eta Udaleko batzorde bakoitzeko buruaren berri eman zuten ere. Hauek akordia sinatu zuten hori arlderdietan banatu dira: Hirigintza eta Ingurugiroa, Merkataritza eta Osasuna arloetako burua, Bilduko Nerea Sanchez izango da; Ogasunaz, EAJ-ko Estitxu Alkorta arduratuko da; Ongizatea, Inmigrazioa, Kooperazioa eta emakumearen arloa Bilduko Gorka Lizarragaren eskuetan egongo da; Lanak eta Zerbitzu Publikoak LOHP-ko Isabel Prieto zinegotziaren ardurapean dago; alkateak, Pablo Barriok, pertsonala eta Barne araudia arloa zuzenduko du; EAJ-ko Boris Nogales izango da Kultura, Hezkuntza eta Euskara arloetako buru; Gazteria, Festak eta Kirolak Bilduko Tasio Arrizabalagarren esku egon da eta Bilduk sortutako Parte-hartzea arloan, Alaitz Mendizabal.
Aldaketak
Bestalde, Udalbatzarrak Bildu, EAJ eta Plataformaren aldeko bozkekin udalak hainbat erakundeetan izango zituen ordezkariak eta udalbatzarraren eta Gobernu lokalaren bilkuren erregimena onartu zituen. Legealdi honetan, beraz, udalbatzarrak hilabetero izango dira. Hilaren bigarren asteartean eta arratsaldeko 18:30ean, herritarrak hurbildu ahal daitezen.
Honetaz gain,alkatetzak egindako korporazioako liberatu kopuru era soldaten proposamena ere eztabaidatu eta onartu zen. Azpimarragarria da, aurreko legealdia ez bezala, Bilduk lau liberatu eta EAJ-k eta PSE-EEk bana izango dituztela. Gainera, soldata proposamenarekin aurreko gobernuaren %25 aurreztuko dela.