Irati Larrañagak jauzi hirukoitzeko proban parte hartu zuen eta finalera iritsi zen.
Probako lehenengo jauzian 10,94 metro egin zituen atleta gazteak, bigarrenean huts egin eta hirugarren saiakeran lortu zuen finalerako sailkapena, 11,41metroko jauziaren. Marka hori mantendu zuen finaleko txandan. Iratik zituen hiru saiakeretatik bitan huts egin zuen eta bestean 11,14 metro egin zituen. Azkenean, Larrañagak zortzigarren postua eskuratu zuen finalean.
Gaizka Ormazabalek aldiz, 400 metro hesi proban egin zuen lasterka. Sailkapenean bere txandako 5. postuan amaitu zuen 57,11 segunduko markarekin.
Flysch trail
Bestalde, igandean, Zumaiako III. Flysch trail-a izan zen. Aitor Osa izan zen garaile gizonezko mailan; emakumezkoan, berriz, Ana Conde.
Bi korrikalari hauetaz gain, 537 lagunek hartu zuten irteera Zumaiako flysch eta itsas labar ondoan egiten den proba honetan eta horien artean herritarrak egon ziren. Hauek dira batzuen denborak: Andoni Illarramendi Sagarna, 2:35:23; Gonzalo Sukunza Gorritxo, 2:40:32; Ramon Altuna, 2:54:19; Xanti Trantxe Aguirre, 3:09:12; Jose Ignacio Elvira Sanchez, 3:11:24; Juan Mari Marcos Molina, 3:12:49 eta Joseba Iparraguirre Usarralde, 3:49:37.