15_Quintanak irabazi zuen atzo Tenis Txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 15a

Atzo arratsaldean jokatu zen Michelinen Lasarte-Oriako Tenis Txapelketako bigarren edizioa. Finala Agustin Quintanak eta Iñaki Artanok jokatu zuten eta Quintana azpeitiarrak irabazi zuen 6-1 eta 6-1. Hirugarren postua Santi Lorenzok bereganatu zuen eta laugarrena Mikel Espinalek.
Sariak banatzen Taxio Arrizabalaga Kiroleko Batzordeburua eta Pablo Barrio alkatea izan ziren.