Lehengo asteburuan, uztailaren 15etik 17ra, atletismoko Euskadiko txapelketa burutu da Basaurin.
Bertan herriko bi korrikalari izan genituen lehian, uztailaren 16an, larunbatean, Iñigo Sevillano eta Jose Ramon Latorre.
Sevillanok brontzezko domina eskuratu zuen 110 m. hesiak proban.
Atleta lasarteoriatarrak lasterketa bakarra egin zuen, bere proban partehartzaile gutxi zeudelako.
Gauzak honela, Ignacio Ortiz de Guzman eta David Corralen atzetik iritsi zen 15,91 marka eginaz.
Era berean, Jose Ramon Latorre ISN Navarrako kideak laugarren amaitu zuen 100 metroko lasterketako finalean. Gainera, sailkapenean eta finalean denbora berdina egin zuen, 11:02.