Goiegi berriaren Zilarrezko Ezteiak

itxaso-moreno 2011ko uzt. 18a, 02:00

1610. urtean eraiki bazen ere, Goiegi baserria ez zen Juan Mari Arsuagak eta Joxepa Anttoni Lizasok hartu zuten arte ezaguna egin. Bi hauek egungo jabeen aitaren aldeko aiton-amonak ziren. Goiegi jatetxean lan egingo zuten belaunaldiei eurak emango zieten paso. Asko aldatu da lau mende hauetan Goiegi baserria. 1965.ean sute batek baserriko zati bat, dolarea eta jangela zegoen tokia suntsitu zituen eta ez zen 1986 arte berriro zati hori berreraiki. Urte honetan egungo itxura hartu eta ezagutzen dugun horretan bilakatu zen.

Urte ugari pasa dira Goiegi baserria eraiki eta Lasarte-Orian agerraldia egin zuenetik. 1610. urtea izan zen hura, hala ere Juan Mari Arsuagak eta Joxepa Anttoni Lizasok erosi zuten arte ez zen ezaguna egin.
Juan Mari eta Joxepa Anttoni egungo jabeen aitaren aldeko aiton-amonak izan ziren. Goiegin bertan, bere semea, Jose Arsuaga, jaio zen. Ondoren Jose, Maria Luisa Tapiarekin ezkondu zen eta 6 seme-alaba eduki zituzten, egungo jabeak eta Goiegiko bigarren generazioa.

Baserri arrunta

Animaliak, baratza eta sagardiak aurkitzen ziren garai batean Goiegi baserrian. Garaiko etxe arrunta zen, baina berezitasun batekin, dolarea zeukan eta bertan sagardoa egiten zen. Honetaz gain, etxeko alde horretan ere jangela bat zeukaten.
Azken hau, Aste Santuan publikora irekitzen zen eta bertan sagardoa pitxerretan zerbitzatzen zen. Baina ez zeukan zerikusirik egun ezagutzen dugun “Txotx” formularekin.
Joxepa Anttoni Lizaso eta Maria Luisa Tapiak ziren bazkaria prestatzeaz arduratzen zirenak eta menuan jaki nagusiena bakailaoa zen.
Betidanik Goiegi baserria “bilgune bat izan da familiarentzat eta oraindik leku garrantzitsua da familiakide guztientzat” azaltzen digute egun Goiegi jatetxeaz arduratzen direnak.

Suaren eragina

Dolarea eta jangela garai horretan jendez betetzen zen, baina zoritxarrez 1965eko urriaren 4an baserriaren zati hau erre zen. “Tximinia baten erruz baserriko azken pisuak su hartu eta egurrezkoa zenez segituan desagertu zen dena”.
Gertaera honen ostean, Maria Luisa Tapiak, momentuko arduradunak baserria konpontzeko erabakia hartu eta taberna bat jarri zuen martxan.
Honetaz gain, jangela bat ere ireki zuen, denbora aurrera joan ahala bigarren jangela bat jarriz.
Garai berri bat hasi zen Goiegi baserrian, jatetxe batean bihurtu zen eta Maria Luisaren semeek funtzionamenduan lagundu zuten.

Konponketaren garaia

Maria Luisa Tapiari erretiroa hartzeko momentua iritsi zitzaion. Momentu honetan bere oinordekoei txanda pasaz, hau da, hirugarren belaunaldiari testigua pasaz.
Hauek jatetxea hartu eta berreraikitzea erabaki zuten “Goiegi zaharrean aukera gutxi zeuden lanerako, ezinbesteko erabakia izan zen” azaltzen digute. Berrikuntza baino lehen bi jangela zeuden, altura ezberdinean jarriak“ bata txikia eta bestea handiagoa, baina ezin ziren batu, horrek ere eraldaketarako bidea hartzera behartu zigun” gaineratu dute. 1986an egungo irudiarekin ireki zen publikora Goiegi berria “ilusio handiz eman genion hasiera etapa berri honi”.
Itxura eraldaketaz gain publikoaren etorreran ere aldaketa eman zen “espero ez genituen ezkontza pila etorri ziren, lasarteoriatar ugari hurbildu zen gurera”.

25 urteko historia

Mende laurdena pasa da berrikuntzaren garaitik eta oraindik negozio familiarra izaten jarraitzen du. Jatetxea martxan jarri zuten Arsuaga anai-arreba gehienak erretiratuak badaude ere, oraindik bat geratzen da aktiboan, Goiegik oraindik iraupenerako indarra dauka, jada hirugarren generazioa lanean dirau.
25 urte hauek ospatzeko sanpedrotan menu berezia prestatu zuten bezeroentzako “gainera kartara bazkaltzera etortzen zirenei cava kopa batera gonbidatu genituen, guztiekin ospatu nahi izan dugu data berezi hau”.