Txapelketa honetan guztira 32 jokalarik hartu dute parte, horietatik batzuk lasarteoriatarrak eta gehienak inguruko herritakoak, batez ere Donostiakoak.
Eguraldi eta giro ederra izan zuten jokalariek ostiral arratsaldean partidak jokatzeko garaian, ez zegoen bero handirik eta hori eskertu zuten.
Kontsolazioa
Hirugarren eta laugarren postuak finalarekin batera jokatu ziren. Santi Lorenzo lasarteoriatarra eta Mikel Espinal irundarra neurtu ziren buruz-buru eta Lorenzo herritarra gailendu zen 6-2 eta 6-4 emaitzarekin.
Finala
Ordu bete inguru iraun zuen finalak, ez iaz bezala, hiru ordu pasatxo aritu zirela jokatzen. Agustin Quintana azpeitiarrak eta Iñaki Artano andoaindarrak jokatu zuten finala eta 6-1 eta 6-1 emaitzarekin irabazi zuen Quintana azpeitiarrak.
Sari-banaketa eta zozketa
Bi partidak amaitutakoan sariak banatu zituzten antolatzaileek Taxio Arrizabalaga Kiroleko Batzordeburua eta Pablo Barrio alkatearekin batera.
Sariak banatu ondoren, parte-hartzaile guztien artean materiala zozketatu zuten (kamisetak, motxilak, fundak...). Antolatzaileak gustura daude izandako parte-hartzearekin eta giroarekin.