Sutea Pablo Mutiozabal kalean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 18a

Ostegun eguerdian, Pablo Mutiozabal kalea ordu betez, gutxi gorabehera, itxi behar izan zen, kale honetako atari batek su hartu baitzuen.
Udaltzainak, Ertzaintza eta su-hiltzaileak hurbildu ziren Pablo Mutiozabal kaleko 3. zenbakira. Sua itzali eta honen abiapuntua bilatu zuten su-hiltzaileek.
Atariko sabail aitzuneko (sabail faltsua) klabeetan izan zen zirkuitulabur baten ondorioz sua sortu zela uste dute.