Lasarte-Oriako Udalak Adarra kalean eraikitzen ari diren Babes ofizialeko 100 etxebizitzen zozketan sartzen diren eskaeren behin betiko zerrendak onartu ditu.
Zerrenda hauek Ekonomia, Ogasuneko eta Ondareko Departamentuan dagoen iragarki-taulan begiratu daitezke, baita udalaren web orrian ere, www.lasarte-oria.org, Babes Publikoko etxebizitzen atalean, Sustapenen barruan.
Zerrenda hamabost egunez egongo da ikusgai herritarrek erreklamazioak jar ditzaten. Hau egiteko epea uztailaren 19an, hau da, bihar amaituko da.