Iaz bi eguneko Erdi Aroko azoka egin zen asteburu osoan, eta orain bi urte berriz, Dorre parkearen inguruan egin zen Artisauen Santa Ana azoka.
Aurten berriro egingo da artisauen azoka eta uztailaren 24an, igandean, eta Okendo plazan bertan izango da. Azoka irekita egongo da goizez eta arratsaldez; goizean 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Eskulanak eta elikagaiak
Artisau azokatan, ohikoa den bezala, eskulanez gain elikagaiak ere izaten dira, eta noski, Santa Ana azokan ere biak aurkituko ditugu.
Eskulanetako 27 artisau inguru etorriko dira aurtengoan Lasarte-Oriara: oinetakoak, egurrezko apaingarriak, pitxiak, larruarekin egindako apaingarriak, poltsak, diruzorroak, beirarekin egindako koadroak, hautsontziak, argazkientzako markoak...
Elikagaietan ere 13 artisau izango dira: baratzeko eta baserriko produktuak, pastelak, erroskilak, ogia, taloak.... Guzti horietatik 5 postu lasarteoriatarrenak izango dira.
Plaza zabaldu
Okendo plaza eta Askatasunaren parkearen artean dauden arkupeetako lanak azoka egunerako amaituta egotea espero dute antolatzaileek eta Udalak. Horrela bada, azoka zabaltzeko asmoa dute, jendea multzokatu ez dadin eta lasai ibiltzeko, beraz, hainbat postu arkupeetan jarriko dira.
Erromeria
Gainera aurten, arratsaldeko 18:00etan erromeria egongo da plazan.