Udako Txokoetako zirko berezia iritsiko da kulturetxera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 18a

Lehoiak, pailazoak, fokak, malabaristak, magoak, etab. ikusi ziren lehengo ostiralean, uztailaren 15ean, gure herriko kaleetatik barrena.
Desfile koloretsu eta musikala Okendo plazan amaitu zen kalejira alairekin.

Gonbita

Era honetara, zirko berezi batek hurrengo ostiralean, uztailaren 22an, 11:30etatik aurrera Manuel lekuona kultur etxean eskainiko duen emanaldia iragarri zuten Udako txokoeta haurrek.
Zirkoko arduradunek adierazi dutenez, Udako txokoetako haurren gurasoak gonbidatuak daude emanaldi berezi honetaz gozatzera.

Eskerrak eman

Udako txokoetako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete udaltzainei desfilean zehar egindako lanagatik.