Ostirala musikala izan dugu herrian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 18a

Jalgi kafe-antzokiko terrazan, hau da, Sagardotegi plazan, Estankona taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen ostiral arratsean. Udako giro aparta aprobetxatuz, kontzertua kalean egitea erabaki zuten eta harrera ona izan zuen Borja Estankonaren taldeak. Jendea gustura egon zen kalean musika entzuten. Abend kafe-antzokian berriz, kontzertuak beranduago hasi ziren, afaldu ondoren. Gaueko 12etatik aurrera, Lauroba (pop rock) eta Peachy Joke (rock) taldeak bere abestiak eskaini zizkieten hurbildutakoei. Laurobak ordu bete pasatxo aritu zen jotzen eta ondoren Peachy Joke taldearen txanda izan zen.