Oreindik Jazzaldian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 20a

The Free Fall Band eta Oreindik talde lasarteoriatarra bihar, uztailaren 21an 46.Heineken Jazzaldiari hasiera emango dion Jazz Band Ballean joko dute. Guzti hau zu falta al zara Jaialdian? lehiaketari esker izango da.
Talde hauen aukeraketa internauten bozketa eta epaimahaiaren botoak kontuan hartuz egin da. Oreindik bosgarren taldea suertatu da sareko bozkaketan, eta seigarren postua eskuratu du hautaketa batzordearen arabera. Bukaerako emaitza, eta azkenean Jazzaldian leku egin diena bi puntuazioen arteko batezbestekoa izan da.
Kontzertua Coca-Cola agertokian izango da. Arratsaldeko 20:00etan hasi eta gaueko 23:00ak bitartean luzatuko da.

Aste nagusian ere present

Oreindik taldea gelditu gabe dabil, kontzertuak non-nahi. Aurten Donostiako Aste Nagusian ere presente egongo dira. Alde batetik, abuztuaren 15ean Amnstel kamioian herriko kaleetan zehar ibiliko dira kontzertu ibiltariari esker. Eta hau ez da jaietan emango duten kontzertu bakarra. Data oraindik finkatu gabe baldin badago ere, Donostiako jai alternatiboetan, Piratek antolatutakoetan egongo dira. Trinitate plazan joko dute Gaueko Itzalak, talde lasarteoriarrarekin batera.